Esta publicación se publicó originalmente en este sitio

Euskal Herri mailan betidanik izan da ohitura baserri eta etxe ezberdinetako balkoiak nahiz lehioak lore erakargarriez apaindu edo hornitzea. / oroZkoko UDALA

Hala, aurtengo edizioan udalerriko auzokideak diren Abigail Larrinaga eta Alberto Landaluce izan dira irabazle

Orozkoko Udalak herriko etxerik apainduenak saritu ditu hirugarren urte kontsekutiboz. Hala, aurtengo edizioan udalerriko auzokideak diren Abigail Larrinaga eta Alberto Landaluce izan dira Lore-Dekorazioaren III. Lehiaketaren irabazleak. Epaimahaiak Landaluce balkoien kategorian saritu du, eta, Larrinaga, berriz, balkoien eta lore-txokoen sailkapenean.

Aipatu bezala, bi kategoriatan aritu dira parte-hartzaile ezberdinak. Balkoien kategorian, Larrinagaz gain, Iñaki Garcia eta Laura Amuriza sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Balkoiak eta lore-txokoak kategorian, aldiz, Landaluceren atzetik, Pascuala Intxaurbe eta Ana Mari Mimenza geratu dira.

Aurtengo sari banaketa datorren irailaren 12an, igandean gauzatuko da, ekitaldiaren tokia aurrerago zehaztuko delarik. Irabazleek abisua jasoko dute xehetasun gehiagorekin SMS baten bidez. Kategoria bakoitzeko irabazleek 100 euroko diru-laguntza eskuratuko dute. Era berean, bigarren eta hirugarren sailkatuek, 50 eta 25 euro eramango dituzte.

Norbaitek egitasmoaren inguruko edonolako zalantzarik badu, Indumarekin jar daiteke harremanetan aurrez aurre informazio bulegoan, infoinduma@yahoo.es helbide elektronikora idatziz edota 94 633 99 45 telefono zenbakira deituz.

Euskal Herri mailan betidanik izan da ohitura baserri eta etxe ezberdinetako balkoiak nahiz lehioak lore erakargarriez apaindu edo hornitzea. Izan ere, Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetatik ibilita, ohikoa da azpiegitura ezberdinak lore ederrez estalita ikustea.