Esta publicación se publicó originalmente en este sitio

Datu berriok NASAko Spitzer teleskopioa baliatuz eskuratu ditu Kaliforniako Institutu Teknologikoko ikertzaile talde batek. / NASA

Ikerketa pasa den astean plazaratu zen Astronomy and Astrophysics aldizkari espezializatuan

Astronomoek zerbait arraroa topatu dute gure galaxiaren beso batean. Aurkitu dutena egurrezko ohol batetik irteten den ezpal bat bezalakoa da. Aurkikuntza berri honek Esne Bideari buruzko informazio aitzindaria eskaintzen du. Dena den, informazio hauxe ikertzen zaila omen da, gure planetak horren barnean aurkezten duen posizioagatik, hain zuzen ere. Ikerketa pasa den astean plazaratu zen Astronomy and Astrophysics aldizkari espezializatuan.

Datu berriok NASAko Spitzer teleskopioa baliatuz eskuratu ditu Kaliforniako Institutu Teknologikoko ikertzaile talde batek. Hauxe egun bitarte sekula ez zuten antzeman zientzialariek. Izar gazteen eta izarrak sortu ohi dituzten gas-hodeien uztarketa antzeko bat da, 3.000 argi-urteko hedadura aurkezten duena, alegia..

Antzemandako egiturari buruzko informazio gehiago biltzeko asmoz, Esne Bideko Sagitarioren Besoa izenekoari erreparatu zioten. Hortaz, NASAren Spitzer espazio teleskopioa erabiliz, 2020ko urtarrilean zerbitzutik erretiratu aurretik, izar jaioberriak topatu zituzten hor nonbait, beso kiribil horretako gas eta hauts lainoetan kokatuak zeudenak.

Jada erabili gabe dagoen Spitzer espazio teleskopioak beste teleskopio batzuekin ezberdintasun nabarmen bat aurkezten zuen, hau da, argi infragorriak detektatzeko kapaza zen. Honen bitartez hodei horien barnean zer zegoen detektatzeko baliagarria zen. Teleskopio honi esker bildutako datu guztiei esker, espazioan barrena ia abiadura eta norabide berean mugitzen diren izar gazteez osatuta dagoela erakutsi zuen.